XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ai!, ez gero,
ez, bein ere
ez esan,
garitza bat
bere, gogozko aize,
aizeño bigun baten ikutura
makurtu
ta, uintzen danean...

Ikus orain
lengo,
gari-ale txiki ori,
zein landara ederra dan;
ikus,
ain udaberritsu,
aizearen menera dabillen
ezetasun-itxaso,
burutza eder ori!

Gero,
uzta garaian,
buru mardulezko
lasto bellegi,
ta, urregorrizko alez,
irin txuri,
ogi mami...
Iaungoiko Berbera
izatera,
iritziko dan
Betikotasun Mirari!!

ez esan,
Udalen
goiz garbiko
eguzki intzetan,
buruz-buru,
aizearekin zibu
ta, kulunka,
ari diranean...

ez esan,
garitza bat
benetan begiko,
benetan ikusgarri ta, ederra,
eder-ederra eztanik!

Lugiñak,
bere eskuetan artu
ta, lur landu,
lur garbi ezean
maitasunez erein
ta, lurreratu zuanean...

ale,
gari ale txiki-txiki bat,
besterik ezertxo,
ezertxo ere etzan...
baña,
txikia nintzan,
aundia nintzan...
Maiatzean,
burura nintzan